XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURE IRRATIA Joan den ortziralean, Baionan, ur hegian den bil tokian, Gure Irratiak egin du bere urteko biltzar nagusia.

Jende andana bat bilau da karia hortarat.

Entzun ditugu lendakaria, idazlea, diruzaina eta talden ihardezleak eta bertze.

Mintzatu dira xaz zer lan erabili duten, eta geroari buruz zoin den Gure Irratiaren jokabidea.

Bertzeak bertze idazleak erranik entzun dugu Gure Irratiaren politika saila hauxe dela: 1) Euskarazko irratia. Haste hastetik errana izana den bezala eta orai sekulan baino gehiago, Gure Irratiak nahi du izan, euskara baizik erabiltzen ez den irratia bat.

Hori bertze hainitz jenderekin partzuergoan, euskara bere zilotik ateratzeko.

Ez dezake bereziki onhart C.D.I.-k hedatzen dituen meza batzuetan erdarazko hitz batzu erabiliak izan diten.

Erdara entzun nahi duenak badu igande oroz erdarazko mezaren entzuteko ahala.

2) Ororen Irratia. Gure Irratiak ez du izan nahi alderdikari, bainan bai, orori idekia den irrati bat euskaraz mintzo den ber.

Denek jakin dezatela, erdaraz mintzatu nahi dena baztertua izanen dela nor nahi izanik ere eta mintzagaia zer nahi mota izanik ere.

3) Kirolak zabaldu. Pilotaz bertzalde, herrixka gehienetan rugbia hori eta bertze kirol batzu handitzen ari dira eta entzuleek nahi lukete beren taldeen berri laster jakin.

Gure Irratiak nahi luke igande aratsaldetan indar berezi bat egin bereziki herri ttipietan diren kirolarien alderat.

4) Bertze Irratiekilako harremanak. Ipar Euskadin baditugu bertze bi irrati euskaldun.

Heiekin baditugu jada harreman frango.

Horiek nahi ditugu emendatu eta hobetu eta har gatik heiekin usu usua elgarretaratu.

5) Jornaleri buruz politika berri bat Hauekin adosean Gure Irratiak nahi luke bere politika berritu, eta oraiko mendeari dohakion bidea segitu.

Elestatzeek, ondotik, erran nahi zuten gero eta gehiago jende badela Gure Irratia entzuten duenik eta hunen geroaz axolatzen denik.

Azkenik, biltzar nagusi huntakoek xutik eman dute zuzendaritza berri bat. Lau gazte berri sartu dira. M. B.